Luccako Errepublika Serenissima Repubblica di Lucca (it) Serenissima Repubblica Lucense (it) Respublica Lucensis (lat) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1160 – 1805 | |||||||
Errepublika oligarkikoa | |||||||
| |||||||
Luccako Errepublika gaur egungo Luccako probintziaren muga berdintsuak zituen | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Lucca | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | Luccako lira | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Italiera | ||||||
Erlijioa | Katolizisimoa | ||||||
Historia | |||||||
Iraupena | Hasiera - 1119 Desagerpena - 1805 | ||||||
Justizia kontsulatua | 1700 - Bartolomeo Conami 1799 - Nicolao Montecatini 1799 - Direktorio Betearazlea 1805 - Francesco Belluomini | ||||||
Historia | 1160 - Independentzia 1288 - Inperioarekiko hurrentasuna 1342-1368 - Pisatar okupazioa 1799 - Frantziar okupazioa 1799 - Austriar okupazioa 1805 - Monarkiaren ezarpena | ||||||
Gizarte-klaseak | Patrizioak, aristokrazia, kleroa, hiritarrak eta herritarrak | ||||||
|
Luccako Errepublika (Serenissima Repubblica di Lucca italieraz, Respublica Lucensis latinez) XII. mendeko hasieran Italiako erdialdean eratu zen estatua izan zen. Errepublikak burujabe izaten iraun zuen XX. mende hasiera arte. Hala ere, XIV. mendean zehar florentziar eta pisatar okupazioak jasan behar izan zituen. Geroago Estatu legez eraiki zen berriro baina de facto potentzia handien menpean egon zen, hasieran Frantzia napoleonikoaren menpe eta ostean Habsburgoko Austriaren gidaritzapean Errepublika Dukatua bihurtuz.